Arautegia

1. artikulua: Serantes Igoera, Sugegorrik, Amezti Taldeak eta Makiluze Mendi Taldeak antolatuta, 2016ko urriaren 2an izango da, Serantes aldean. 10:30ean aterako da Mamarigako frontoitik.

2. artikulua: probak 12,32km-ko ibilbidea izango du. 656 metroko desnibela izango du mendi-eremuan, bideak, bidexkak eginez, bai eta landan zehar ere. Horrenbestez, parte hartzaile bakoitzak beharrezko jantziak, oinetakoak eta egoera fisikoa aintzat hartu beharko ditu proba egiteko.

3. artikulua: ibilbideari jarraitzea nahitaezkoa izango da, baita zehaztutako kontroletatik pasatzea ere. Korrikalaria lehiaketatik kanpo geratuko da, baldin eta bidezidorrik hartu, kontrolen bat jan edota ibilbidea laburtzen badu.

Beharrezko kontrolak:
– Irteera (Mamarigako frontoia)
– Seranteseko tontorra
– 8,5 km-a (bigarren anoa-postua)
– Mazoko gailurra
– Helmuga (Mamarigako frontoia)

4. artikulua: Proba 18 urteak beteta dauzkan edonorentzat da. Izen-ematea itxiko da lasterketa egin baino bost egun lehenago; gehienez 350 lasterketari egongo dira eta kategoriak hurrengoak izango dira:

GIZONEZKOAK
– Absolutua: 18 urtetik gorakoak.
– Beteranoak: 45 urtetik gorakoak.
– Gazteak: 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak.

EMAKUMEZKOAK
– Absolutua: 18 urtetik gorakoak
– Beteranoak: 40 urtetik gorakoak
– Gazteak: 2005, 2006, 2007 eta 2008an jaiotakoak.

Lasterketaren eguneko adina kontuan hartuko da.

5. artikulua: Beteranoak eta Absolutua kategorietako lehenengoek baino ez dute garaikurra jasoko. Garaikur-ematean egon ezean, lortutako sariei uko egitetzat hartuko da. Sariak eta trofeoak jasotzeko ordezkaririk badago, antotzaileek, jakinaren gainean egoteaz gain, onartu beharko dute, gutxienez ordu erdi lehenago.

6. artikulua: Korrikalari bakoitzari emango zaio dortsal zenbakiduna eta besterenezina. Uneoro eraman beharko du bularraldean eta ikusgai, tolestu edota moztu gabe; bestela, kanporatua izango da.

7. artikulua: Antolatzaileek ibilbidean beharrezkotzat joko dituzten nahi beste aldaketa egin ahal izango dituzte edota lasterketa bertan behera utzi, eguraldiak hala behartzen badu edo ezinbesteak bultzatuta.

8. artikulua: Lasterketariren batek uzten badu, zehaztutako kontrolen batean jakinarazi beharko du eta dortsala utzi, antolatzaileek jakin dezaten.

9. artikulua: Parte hartzaileek lagundu beharko diete kolpatuei, ingurua zaindu behar izango dute kontrol-guneetan zaborra eta ontziak botaz, baita antolatzaileen azalpenei kasu egin ere; bestela, kanporatuak izango dira.

10. artikulua: Parte hartzaile orok izena ematean arautegia onartuko du; hala ez bada, kanporatua izango da. Arautegian jasota ez dauden gertaerak antolatzaileek argituko dituzte.

11. artikulua: istripu edo axolagabekeria kasuan, baita objektu-apurtze edo galtze kasuan ere, antolatzaileek ez dute inongo ardurarik izango. Parte hartzaileak erantzule izango dira, euren buruari edota edonori kalte edo lesiorik eragiten badiote. Horrelakorik gertatzen bada, antolatzaileak erantzukizunetik libratuko dira.

SARIAK
– Gizonezko / emakumezko ABSOLUTUA:
1. Garaikurra – Txapela
2. Garaikurra
3. Garaikurra

– Gizonezko / emakumezko BETERANOA:
1. Garaikurra – Oparia
2. Garaikurra
3. Garaikurra