Pena handiz jakinarazi nahi dizuegu urriaren lehen asteburuan, ohi bezala, burutzeko zen ” Serantes igoera 2020″, bertan behera utzi behar izan dugula.

Gure asmoa zen Mamariga auzoari eta Santurtzi osoari indar bultzadatxoa ematea, baina Covid-19aren egungo egoera ez da espero genuena eta ezin dugu bermatu lasterketa guztion onbeharrerako baldintza egokietan burutu ahal izatea.

Besarkadarik beroena eta gure esker ona bolondresei, babesleei eta korrikalariei.

2021eko urriko lehen igandean indarberriturik itzuliko gara; bitartean, segi entrenatzen eta zaintzen.

Serantes Igoera mendi lasterketaren antolakuntza